viernes, 4 de abril de 2014

Lansarean, enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko erreminta

LANSAREAN, ENPRESA EDO-ETA PROFESIONAL EUSKALDUNAK EZAGUTZEKO ERREMINTA 

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteak martxan jarri duen azkeneko egitasmoa da LANSAREAN, enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera erraztuko duen lan-ataria. Bitarlan Informatika eta Web Zerbitzuak enpresak garatu du, eta beta bertsioa sarean da.

Horixe baita helburua, enpresa edo-eta profesional euskaldunak ezagutzeko erraztasunak ematen dituen erreminta lan-eskaintzez eta hautagaiez hornitzea, eta bide batez, alor sozioekonomikoaren euskalduntzean eragitea.

LANSAREAN langileak kontratatu nahi dituzten enpresei edo-eta lan bila ari deren profesionalei zuzendutako lan-tresna da. Enpresek, hautaketa prozesuak kudeatu ahal izango dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitu ahal izango dituzte.

Lan bila ari diren pertsonek, berriz, enpresen lan-eskaintzen berri jasotzeaz gain, eskaintza horietan izena emateko aukera izango dute.

Aurrez, bai enpresek eta baita lan bila ari diren profesionalek LANSAREANen sartu eta alta eman beharko dute "Enpresa" edo "Hautagai" bezala. Momentuz, zerbitzua doakoa da.

Alta emateko: http://www.lansarean.org/

Bai Euskarari ziurtagiridunen aldizkaria.
 


No hay comentarios:

Publicar un comentario